Made in Galiza


Eu nunca serei yo
Um caderno de trabalho de Séchu Sende

A minha obra neste caderno está licenciada baixo creative commons, copiceibe.

O autor solicita comunicar-lhe qualquer uso ou modificaçom da sua obra no email de contacto aqui sinalado.

Contacto
madeingaliza
 CATEGORIAS
 FOTOBLOGOTECA
 OUTROS MUNDOS
 BUSCADOR
 BUSCAR BLOGS GALEGOS
 ARQUIVO
 ANTERIORES

Euskaraz hitz egiten hasteko jarraibideak


Welcome to the best method to learn Basque!

Bienvenu à la meilleure méthode pou apprendre le basque!

Euskaraz hitz egiten hasteko lehenengo pausoa erraza da. Egizu karnet tamainako argazkia, euskaraz egiten hasi baino lehen nolakoa zinen gogoratzeko.

Bigarren pausoak ahalegin apur bat gehiago eskatzen du: beldurrik gabe euskaraz irakurtzea. Animoa eta aurrera!

Hirugarren pausoan gaude. Bulinsky interpretazio metodoan oinarrituta, hizkuntza ikasten ari den pertsonaia baten paperean sartu behar duzu, ondorio dramatiko guztiekin.

Adibidez, kopako sonbreroa, bibotea edo ileordearekin mozorrotu, sartu taberna batean esate baterako, eta euskaraz lehenengo hitzak bota pertsonaia horren izenean: "Zurito bat mesedez".

Zergatik mozorroa? Ikasten hasten garenean komenigarria da -jende lotsatiarentzat batez ere- ezagunek nor garen ez jakitea. Ezagun hauek askotan gure misioa kakazteko abilidade berezia dutelako, hauen modukoak esanez:

* Euskaraz egiten duzu? Beituuu! (barrez)
* Eneeee! Ze ondo egiten duzun! (%100 ironia eta zuzenkeria politikoa)
* Oso ondo neska/mutila! (pozik antzean baina beldurrez)
* Ostias! Honekin orain euskaraz egin behar da. (hau esan ez baina pentsatu bai, eta aurpegian igarri)
* Zelan euskaraz ba? (ikaratuta)
* Zer, perfilaren azterketa daukazu? (zinismo gordina)
* Ostia, colega, ¿y a ti qué punto te ha dado? (moskeatuta)
* Ondo egingo bazenu sikieran... (jatorrista, profanazio-sentimendua)
* Igarri egiten da, ez duzu amaren tititik edan. (jatorristago)

Ergelkeria hauek esaten dituztenek ez dute intentzio txarrik izaten, baina askotan irteten zaizkigu horrelakoak, eta ?Zer esango dute?? horrek atzera bota ditu euskaraz egiten saiatu den bat baino gehiago.

"Zer esango" hori dena dela, norberaren semeak bankua atrakatzen badu arduratzeko motiboa izan daiteke adibidez, baina hizkuntza bat erabiltzeak ez ditu ondorio berdinak, ez horixe!

Edonola ere, argi izan galdera horrek inseguritatea dakarrela: Eta euskaraz egiten hasten banaiz, zer esango dute?

Kategoria berdintsuan egon daiteke "Zer pentsatuko dute?" galdera ere, hizkuntza ikasteko prozesuan psikiatriak zer-nolako garrantzia daukan konturatzeko balio behar diguna.

Euskaraz egiten hasteko laugarren pausoa norberaren errorei barre egitea da, besteek barre egin baino lehen. Umoreaz hartu behar dira "Ez nahi dut" edo "Utzi paketean!" bezalakoak. Zientifikoki frogatuta dago historian inor ez dela joan A: Hizkuntza bat ere ez erabili egoeratik C: Hizkuntza bat ondo erabili egoerara, tarteko B: Halan-holan hitz egin egoeratik pasatu gabe.

Irakurtzen dakienak liburuetan aurkitu dezake laguntza. Hiztegietan ia berba guztiak daude Atik Zra ordenatuta. Dena dela, irakurtzen ez badakizu, edo, besterik gabe, ez badaukazu irakurtzeko gogorik, lasai. Kasu asko dokumentatu dira, euskaraz libururik egundo irakurri ez duten pertsona asko daude, eta euskaraz ederto baten egiten dute berba.

Azken fasera heltzen ari gara, euskararen desmitifikazio-fasera hain zuen ere, une honetan, esanak esan eta mitoak mito, konturatzen gara euskara munduko beste hizkuntza guztiak bezalakoa dela, berez ez daukala aparteko transzendentalitaterik. Eta egun batean harrituko gara konturatuta norbaiti, natural-natural, ia pentsatu gabe, ordua galdetzen ari garela euskaraz.

Eta behin helburua lortuta, berriro harrituko gara ikustean -batzuek diotenaren kontra- euskaraz egiteko ez dela ez abertzale erradikala izan behar, ez baserri batean bizi behar.

Euskaraz egiteko instrukzio hauetako azken pausora heldu gara, ez dago atzera egiterik gainera. Lehengo argazkia oraingo argazkiarekin konparatzeko ordua da, eta dena berdina dela ikusiko dugu.

Aldaketak ikustezinak izango dira, eta baten bat balego azalpen bakarra denbora edo euskararekin zer ikusirik ez daukan beste edozein faktore baino ez da izango.


....

Adaptaçom ao euskera do relato de Made in Galiza


Em karrajua

Obrigado, Benito!
Comentários (3) - Categoria: Desenhos - Publicado o 04-07-2008 20:14
# Ligazóm permanente a este artigo
Chuza! Meneame
3 Comentário(s)
1 Ez horreg#blgtk08#atik! ;-)
Comentário por Benito (05-07-2008 14:06)
2 Wear blue jeans, to collision elegant color lev#blgtk08#els, youthful vitality glance.

Comentário por Levi's Outlet (31-10-2012 09:57)
3 to return to the United States with a Kelly Bag, elegant and charming demeanor make reading to do sex Kennedy also can not help but sec#blgtk08#retly wow, some consultants left and right in terms of his fashion dialogue, suddenly provoke the fashion another round of "Grace wave.
Comentário por Borse Louis Vuitton (03-12-2012 07:52)
Deixa o teu comentário
Nome:
Mail: (Nom aparecerá publicado)
URL: (Debe começar por http://)
Comentário:
© by Abertal