PERFIL
fatocastelao@gmail.com
 CATEGORÍAS
 FOTOBLOGOTECA
 RECOMENDADOS
 BUSCADOR
 BUSCAR BLOGS GALEGOS
 
 ANTERIORES

POETA NAIZ NOSKI (Sen dúbida son poeta)
POETA NAIZ NOSKI

Ez naiz gizon praktikoa eta, hala ere,
makadamean noa lasai ederrean.
Baliteke pinuak izatea
nire seniderik jatorrenak
mundua zaldiz ibiltzeko bota baita
edo leihorik eta ordu jakineko argintasunik ez daukan
pentsamentuen dantza.
Eta emakumeak, astururik gabeko belar-ildo,
joanean doaz ohartu barik
hegei mende pasa direla dagoeneko.
Ni, neure erretioran,
ez zantzurik ez zentzurik daukaten
gauzen biltzailea nauzue.
Ni haragijale fanatiko koitadua naiz
eta askotan ikusten ditut elai hegan
-losta naiz esaten-
txorrotxia izateko desioarekin.
Ezin izan dut oraindik laurperatu
neure minberatasun ilunua
urrats hil-hurrenotan habia hartu zuen
haize leunaz.
Oraindik ez dakit nolakoa den bulego bat,
baina izutu egiten nau Kikero zuhurrak
hizlari politikoaren harrokeria horrekin.
Nik oraindik ezin izan dut berba egin neure buruarekin.



MANUEL MARIA (Traduzón Koldo Izagirre)

en galego
Comentarios (0) - Categoría: 09.- MANUEL MARIA ENTRE NÓS - Publicado o 18-03-2008 19:01
# Ligazón permanente a este artigo
ENE LAGUN LAZTANA
ENE LAAGUN LAZTANA

Ene lagun laztana,
zu behar zaitut txalupari,
arrosak loretan baitira
beste bazterrean.

Loretan baitira arrosak
txalupari izan zaitezen,
ez baitira loretan
udaberria delako.

Txalupari izan zaitezen
bere bila joateko
dira arrosak loretan
arrosadi hatan.


MANUEL MARIA (Traduzón Koldo Izagirre)

en galego

Comentarios (0) - Categoría: 09.- MANUEL MARIA ENTRE NÓS - Publicado o 03-03-2008 01:39
# Ligazón permanente a este artigo
© by Abertal
VISITANTE NUMERO