TERRA CHÁ-n BARRENA IBILTZEKO KOPIAK
Fabilus, Lea, Moares eta Martiñan aldera
gariz betetako baratzeetan barrena.
Izar bat dudala gidari.
Anllo, Ladra, Azúmara eta Miño inguruan
uhainak ikustearren eztiro, eztiro.
Izar bat dudala gidari.
Vilalban erosiko ditut, merkatu egunen batez,
kapoi edder pare bat eta San Simongo gaztak.
Izar bat dudala gidari.
Santa Isabel-era joango naiz eta San Ramon de Vilalba-ra
eta kalerik kale ibiliko naiz gautik goizalderaino!
Izar bat dudala gidari.
Rábade-ko merkatura, Monte-kora eta Moimenta-kora
inork erosten ez dituen ametsak erosten ditudan.
Izar bat dudala gidari.
Cadaloba, Vilalba eta Sobrada-ko gazteluak:
zuen harri zaharrok ez dira ezertaz oroitzen!
Izar bat dudala gidari.
Neure asmo ezkutuarekin, txikitxu eta isilpean Loentia-ra
joko dut eskalaproingile ikasteko.
Izar bat dudala gidari.
MANUEL MARIA
(Traduzón Koldo Izagirre)
|