PERFIL
fatocastelao@gmail.com
 CATEGORÍAS
 FOTOBLOGOTECA
 RECOMENDADOS
 BUSCADOR
 BUSCAR BLOGS GALEGOS
 
 ANTERIORES

DISCURSO DE IOSUNE COUSILLAS NA HOMENAXE A KONTXA MURGIA 2020
Egun on, eta eskerrik asko guztiei, urtero moduan, aurten ere, Fato Cultural Daniel Castelaon ekimenez, Xose Estebezen ezinbesteko bultzadarekin, ta Oiartzungo Udalan laguntzaz, Contxa Murgia Egaña gogoratzeko antolatzen dugun omenaldi xume honetara etortzeagatik.

Bos días e moitas grazas a todos e todas por vir a esta homenaxe que todos os anos por estas datas facemos na honra de Kontxa Murgia Egaña. Para o pobo de Oiartzun é un pracer compartir con vos este intre.

Badira 20 urte gure herriak Kontxa gogoratzen duela.

2000. urteko azaroaren 11n, Xabier Iragorri alkatea zelarik, biblioteka honetako sarreran plaka bat jarri zen Kontxaren omenez. Plakak horrela dio: “Etxe honetan jaio zen Kontxa Murgia Egaña, Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria izango zen Manuel Martinez Murgiaren ama. Nesta casa naceu Concha Murgia Egaña, nai de Manuel Martinez Murgia, berce do nazonalismo galego”.

Egia esan, urtero Kontxaren bizitzaren inguruan informazioa edota xehetasunak zabaltzen dizkizuegu, hain zuzen ere, garrantzitsutzat jotzen dugulako Kontxaren izena goraipatzea. Batetik garai batean emakumeen izenak ikustarazten ez zirelako, eta, bestetik, abertzaletasunaren inguruan egindako ibilbideagatik. Beraz, hori dela eta berriz ere, kontatu dizuegu nor zen Kontxa Murgia.

Kontxa Murgia Egaña 1806ko urtarrilaren 29an jaio zen, eta 1854ko uztailaren 13an hil zen Santiago de Conpostelan 48 urte zituela.

Bere atta, Murgiatarra, Astigarragako familia noble bateko kide zen. Amaren familiak, berriz, Aizarnazabal eta Zestoa inguruan zuen jatorria, hori ere, izen handiko familiya garai hartan.
Comentarios (0) - Categoría: 04.- GALIZA EN EUSKAL HERRIA - Publicado o 21-03-2020 17:54
# Ligazón permanente a este artigo
Chuza! Meneame
Deixa o teu comentario
Nome:
e-Correio: (Non aparecerá publicado)
URL: (Debe comezar por http://)
Comentario:
© by Abertal
VISITANTE NUMERO