PERFIL
fatocastelao@gmail.com
 CATEGORÍAS
 FOTOBLOGOTECA
 RECOMENDADOS
 BUSCADOR
 BUSCAR BLOGS GALEGOS
 
 ANTERIORES

DSCURSO DE IOSUNE COUSLLAS NA HOMENAXE A KONTXA MURGIA
Egun on, eta eskerrik asko guztiei, urtero moduan, aurten ere, Fato Cultural Daniel Castelaon ekimenez, Xose Estebezen ezinbesteko bultzadarekin, ta Oiartzungo Udalan laguntzaz, Contxa Murgia Egaña gogoratzeko antolatzen dugun omenaldi xume honetara etortzeagatik.
Bos días e moitas grazas a todos e todas por vir a esta homenaxe que todos os anos por estas datas facemos na honra de Kontxa Murgia Egaña. Para o pobo de Oiartzun é un pracer compartir con vos este intre.
Badira 18 urte gure herriak Kontxa gogoratzen duela.
2000. urteko azaroaren 11n, San Martin egunean, biblioteka honetako sarreran plaka bat jarri zen Kontxaren omenez. Plakak horrela dio: “Etxe honetan jaio zen Kontxa Murgia Egaña, Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria izango zen Manuel Martinez Murgiaren ama. Nesta casa naceu Concha Murgia Egaña, nai de Manuel Martinez Murgia, berce do nazonalismo galego”.
Eta, nor zen Kontxa gure omendua? Zein da urtez urte Kontxa Murgia omentzeko arrazoia?
Kontxa Murgia Egaña 1806ko urtarrilaren 29an jaio zen, eta 1854ko uztailaren 13an hil zen Santiago de Conpostelan 48 urte zituela
Bere atta, Murgiatarra, Astigarragako familia noble bateko kide zen. Amaren familiak, berriz, Aizarnazabal eta Zestoa inguruan zuen jatorria, hori ere, izen handiko familiya garai hartan.
Kontxaren aitak, Domingo Murgia Azconobietak, lehiaketa bitartez Oiartzungo San Esteban elizako organojole postua lortu zuen 1797an, eta, hala, Udal artxibategian ageri denez, etxea eta baratza eman zitzaizkion erromesen ospitale zaharrean, gaur egungo bibliotekan. Beraz, hementxe, lau pareta hauen barruan jaio zen 1806an gure omendua, Kontxa Murgia Egaña.
Kontxak 9 urte zituela, aitak Tolosako Santa Maria elizan lortu zuen organojole postua. Hangoa eliza garrantzitsuagoa nonbait, eta hara joan ziren bizitzera. Tolosan Domingo Murgia partidu liberalean erroldatu zen, eta urte batzuk beranduago, beste Gipuzkoar askok bezala, Galiziara ihes egin behar izan zuen bere alaba Kontxarekin. Urte batzuen bueltan, aita itzuli zen Gipuzkoara, baina, Kontxa bertan geratu zen. Han Jose Martinez botikariarekin ezkondu zen, bi seme izan zituztelarik. Horietako bat gazte hil zitzaien.
Beste semea, berriz, Manuel Martinez Murgia, galiziar berpizkundeko (Rexurdimento) pertsonaia handienetarikoa izan zen; besteak beste, historialaria, idazlea, etnografoa, galiziar abertzaletasunaren lehen teorizatzailea eta Galiziako hizkuntza-akademiako lehen lehendakaria.
Galiziar abertzalea Rosalia de Castro poeta ezagunarekin ezkondu zen, hau ere, Rexurdimentoko pertsonaia handia.
Beraz, hori guztia entzun ondoren, Galiziako abertzaletasunaren aintzidaria izan zen Manuel Martinez Murgiaren jatorria Oiartzuarra zela jakiteak ohoretzat hartzen dugu.
Arrazoi ezberdinangatik Kontxa bezalako herritar asko beraien arbasoen jaioterritik urrun bizitu behar izan dute. Galiziarrak, euskaldunak, katalanak, gaztelauak… Beraien sustraiak ahaztu gabe, berezko identitatea duten herriak ulertu eta hoien parte sentituz egoerara egokitu dira.
Jarraian, Jon Maiaren texto batetik hartutako zati batekin eta Davide Cabaleirok egindako beste batekin gallegoz eta euskaraz sortutako poesia bat irakurriko dizuet.

Deixachedes atrás as vosas casas,
Corme, Arzua, Rianxo,
e chegachedes a terras estranas,
Barakaldo, Pasaia, Oiartzun.
Onde non tiñades mais conexión que o traballo.
Lingua e cultura distinta a que traiades nas vosas maletas.
O tempo,
foi o único contimento axeitado para botar raíces,
eta denbora pasatzen joan zen,
zuek hemengo arbaso kasualak izan arte.

Hortik aurrera, hitz berriak,
baserria, herria, sustraia.
Trenak utzi zintuzten herrian,
bihurtu da zuen aberria,
zuek zarete Euskal Herri berria.


Galizia eta Euskal Herria nazioak dira. Nazioa izateko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak badituzte. Hala eta guztiz ere, badakigu bertako batzuk ez direla ez galiziarrak edota euskaldunak sentitzen. Zenbaitetan, pertsonak ahulak eta aldakorrak gara, bai, baina aldiz, herriak iraunkorrak dira, eta batzuk historiaren haizea alde izanik, beraien hautsetatik altxa eta piztu daitezkela erakutsi dute. Gure arbasuek gure identitatian, gure kulturan, gure hizkuntzan biziraupeneako indako lanai esker naziyo izaten jarraitzen dugu, ta gure lanai ta datozen belaunaldiyen lanai esker lortuko dugu gure naziyuen biziraupena ta askatasuna.
Bukatzeko esan, denok badakigula, hizkuntzan daudela gure naziotasunaren elementu nagusiak. Beraz jarrai dezagun egunero, momenturo, gure HIZKUNTZA maitatzen eta, noski, erabiltzen.

Mila esker bertaratu zazten guztiei.
Comentarios (0) - Categoría: 04.- GALIZA EN EUSKAL HERRIA - Publicado o 15-02-2018 10:59
# Ligazón permanente a este artigo
Chuza! Meneame
Deixa o teu comentario
Nome:
e-Correio: (Non aparecerá publicado)
URL: (Debe comezar por http://)
Comentario:
© by Abertal
VISITANTE NUMERO