inicio


Asociación Folclórico-Cultural A Subela
A Subela nace en Foz no ano 1998 cos obxectivos de impartir cursos de baile e canto galegos, promover festivais, recuperar tradicións folclóricas e difundir a nosa cultura por aqueles lugares aos que somos convidados

CONTACTAR
asubelafoz@gmail.com
 CATEGORÍAS
 GALERIA de FOTOS HISTÓRICAS
 BUSCADOR
 BUSCAR BLOGS GALEGOS
 ARQUIVO
 ANTERIORES

A SUBELA FOLKLORE ETA KULTURA ELKARTEAREN JARDUERAREN TXOSTENA
A Subela Folklore eta Kultura Elkartea lagun batzuek sortu zuten 1989an, Galiziako folkloreko alde guztiak (dantza, kantua, musika eta tradizioa) iraunarazi eta ezagutarazteko asmoz.

Gaur egun hiru talde bereizi ahal dira elkartean: tradiziozko dantza taldea, pandero-jotzaileena eta talde instrumentala.

Dantza taldea 30 lagunek osatzen dute, hiru sailetan banatzen direnak: hasiberriak, gazteak eta nagusiak. Nagusien taldean gazte batzuek ere hartzen dute parte.

Dantza taldeko gazte eta nagusi batzuek eratzen dute pandero-jotzaileena. Talde honek Galiziako antzinako koplak jotzen ditu.


Talde instrumentala 8 edo 10 gaitari eta perkusio-jotzailek (dunbal, danbolina, panderoa,erromes maskorrak) osatzen dute.

Gure errepertorioan Galiziako hainbat herritan dantzatzen diren muiñeirak, jotak, pasodobleak eta fandangoak erakusten ditugu; halaber, tradiziozko kantuak eta antzinako alalalak.

Hona hemen gure elkartearen funtsezko helburuak: Galiziako dantza eta kantu ikastaroak eman; jaialdi folklorikoak sustatu; tradizio, musika, kantu eta dantza ahaztuak berreskuratu eta gure kultura ezagutarazi gonbidatzen gaituzten herrietan.

Galiziako herri kultura mendeetan zehar atxiki egin da ahozko tradizio garrantzitsuari esker. Tradizio hori gaur egun arte heldu zaigu gure zaharren eta kultura ondare ez-materiala gorde nahi duten zaleen bitartez. Horregatik -eta hau da gure elkartearen ezaugarria- gure errepertorioko dantzak, kantuak eta panderorako lanak jaso egin ditugu herritarrak jo, abestu eta dantzatzeko oraindik -antzina bezala- biltzen diren lekuetan. Hau dela eta, elkarteko kide batzuek Galiziako herri askotara jotzen dute jatorrizko adierazpenak jasotzeko asmoz.

Elkarteak Foz udalerrian eta inguruan egiten diren jai, erromeria eta prozesioetan parte hartzen du. Halaber, Galizia, Espainia eta Portugaleko antzeko elkarteekin irteeretan eta trukeetan. Galiziatik kanpoko truke batzuk hurrengo herrietan izan ziren: Navia (Asturias), Arboleja (Murtzia), Ibiza eta Formentera (Baleares), Guijuelo (Salamanca), Valladolid, San Martiño do Campo, Güimaraes eta Valpaços (Portugal) eta azkena El Pinós-en (Alacant).


2000tik gure elkarteak Aires do Masma Folklore eta Kultura Jaialdia antolatzen du uztailean, Karmen Birjinaren omenezko jaiekin batera. Jaialdi honetara, Galiziako elkarteak ez ezik, Espainia eta Portugalekoak ere gonbidatu ohi ditugu, trukeak antolatzeko aukeraz baliatuz.

Ildo beretik, abuztuan San Lourenzo Herri Queimada antolatzen dugu santu horren omenezko jaiekin batera. Ekitaldi honetan Elkarteak sorginei buruzko kondairak edo herri tradizioak antzezten ditugu, haietan dantza eta musika sartuz bertaratukoek parte har dezaten animatzeko asmoz.
Comentarios (0) - Categoría: 5.- Euskera - Publicado o 17-04-2011 19:27
# Ligazón permanente a este artigo
© by Abertal
Tf 645 485 956